Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriarekin bat eginez, mobilizazioak deitu ditu datozen egunetarako Egin Dezagun Bidea mugimenduak. Oreretan izango den nabarmenena, hilaren 31n egingo duten manifestazioa izango da. 16:00etan, San Silbestre lasterketan parte hartuko dute, eta ondoren, 18:00etan, manifestazio abiatuko da Musika plazatik. Hurrengo egunean Urdaburura igoko dira. 10:00etan jarri dute ordua Susperregin biltzeko, eta 11:00etan espero dute tontorrera ailegatzea.Bihar, Gabon bezpera izanik, Olentzeroren abestiak kantatzen ariko dira kalez kale. 19:00etan, Foru plazan elkartuko dira parte hartzaileak, eta 20:30ean, berriz, gainontzeko abesbatzekin batuko dira, Herriko enparantzan.
Urtarrilaren 7ko manifestazioari begira, aldiz, autobusak antolatu dituzte Errenteria-Oreretan. 17:30ean hasiko da protesta, eta 15:30ean hartuko dute autobusa, Panierreko zubian. Txartelak dagoeneko salgai daude Arkaitza, Sindikato eta Landare tabernetan.
hitzan elkarrizketa

No hay comentarios:
Publicar un comentario