martes, 27 de diciembre de 2011

agerraldia eragile eta norbanakoekin



Agerraldiko audioa

EUSKAL PRESO ETA IHESLARI POLITIKOAK ETXERA!!!

1     Euskal Herrian martxan den aro politiko berrian. Urteetan luzatu den gatazka politikoari irtenbide justu bat emateko ahaleginean bat egiten dute Euskal Herriko nahiz nazioarteko eragile politikoek, sindikalek eta beste hainbat erakundek.

2     Gatazka konpondu nahi bada, ezinbestekoa da gatazkaren sorburuei eta ondorioei arretaz begiratzea, eta horrek, besteak beste, euskal preso politikoek bizi duten egoeraz hitz egitera garamatza.

3     Azken hilabeteotan asko izan dira egoera horri erreparatu diotenak: Euskal Herriko zein espainiar estatuko hainbat politikariek egindako adierazpenak, Gernikako akordioa, giza eskubideen alorrean lanean diharduten nazioarteko hainbat elkartek ere beharrezkoak ikusten dute presoen egoerari erreparatzea...

4     Gure aldetik, argi dugu espetxe politika gatazkaren konponbidearen klabetara ekarri behar dela. Euskal Herriko gehiengo sindikalak, sozial eta politikoak behin eta berriz egin bezala, honako eskaera hauek egiten dizkiegu frantziar eta espainiar estatuei:

-    gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea.
-    Espainiar estatuan aplikatzen den 197/06 doktrina bertan behera uztea, eta zigorra beteta duten presoak askatzea.
-    Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea.
-    Frantziar estatuan ezartzen diren bizi osorako zigorra bertan behera uztea.
-    Zigorraren 3/4ak bete dituzten presoak kaleratzea.


Helburu hauek lortzeko, ezinbestekoa da herritarron inplikazioa, bakoitzak bere esparrutik lana egitea, euskal preso politikoen eskubideak guztion ardura baitira. Horregatik, guztioi dei egiten dizuegu Abenduaren 31ean arratsaldeko 18:00etan musika plazatik hasiko den manifestazioan eta urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera.



No hay comentarios:

Publicar un comentario