viernes, 23 de marzo de 2012

Josebari harrera beroa


Joseba agudori harrera beroa egin diote oreretako herritarrek. Alondegitik, herriko plazarako igoera osoan zehar jendea zegoen elkartasun ohialekin. Ondoren dantzariek, agurra eta lore sorta eskeini diote Josebari. Azkenean, Josebak eskerrak eman dizkie bertaratutakoei eta barruan geratzen diren kideak herriratzeko lanean jarraitu behar dugula ere esan du.   



Joseba agudo ASKE!

Joseba agudo oreretako presoa aske geratu zen atzo gau partean. Oreretako abokatuak, 3 urte eman ditu espetxean eta aurki epaiketa izan berri du.
Dispertsioaren ondorioz herritik 800 kilometrotara aurkitzen zen Alacanteko espetxe batean.
Atzoko gaua hotel batean igaro ondoren bidean dira Joseba eta bere senideak eta gaur arratsaldeko 17:00ak aldera helduko da oreretara eta herriak merezitako harrera goxoa eskeiniko dio.





jueves, 1 de marzo de 2012

otsaileko azken ostirala- herrira

 Azkeneko ostiraletako dinamikarekin jarraituz, oraingoan Oreretan Herrira mugimendua sortzera doan taldeak hartu du testigua. Muturreko egoerak salatzen zituzten hainbat kartel eta pankarta ikus ahal izan genituen. Ondorengo astetan antolatu dituzten bilkuretan parte hartzera animatu zituzten bertaratutakoak. Ondorengo astetan mugimenduak emango dituen pausoen berri emango dutela ere jakinarazi zuten


sábado, 4 de febrero de 2012

"Herrira" kalean

 
Urteetan zehar beltz  egon diren bideak, ilusio eta konpromezuz betetzeko asmoz heldu da mugimendu berria. Gaurkoan, elurrak txuritu ditu gure herriko bideak.


sábado, 31 de diciembre de 2011

abenduaren 31ko manifestazio, KOLOSALA!

 2011.urteko azken egunean, 600bat lagun bildu gera oreretan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideak bete daitezen aldarrikatzeko. Manifestazioaren hasieran dultzaineroak eta ikurriña eskuetan zuten dantzariak joan dira, ondoren "euskal preso eta iheslari politikoak etxera" zihoen pankartaren atzean senideak panelekin eta ondoan preso ohiak banderola eskuan zutule joan dira. Azkenik, azken ostiraletan parte hartu duten eragileetako kideak euren bandera etb.rekin abiatu dira herritar ugariren aurretik.